KRISI BLOKEA

Krisiaren desbideratze posibleen inguruan garatu eta eztabaidatzeak, krisi beraren mugei aurrerapausoa hartzea ahalbidetzen digu, bai ofentsiba antikapitalistarako bai gure bizitzen sustengurako eraginkorragoak izango diren egitura eta aliantzak eraikitzen lagunduz.

Europear testuinguruan, krisiaren joeraren bideak kokatu eta hauen inguruan eztabaidatzea beharrezkoa da.

Jabetun gara planetaren mugen krisiari, irabaziaren joera-gainbehera gehitu behar zaiola, hirurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik kapital-metaketan ondorio zuzenak dituena eta honek aurre egin ziola globalizazioaren konponketa espazialaren eta finantziarizazioaren aurreranzko ihesaren bitartez. Baina konponketa espaziala kolapsatzen hasi da, energia merkearen garestitzea dela eta; azken urteotako hainbat unetan ikusi dugu nola gertatu diren hausturak hornidura lerro globaletan, prezioaren igoera orokorrean eragina izan dutenak.

Hori ikusita, gobernu-maila ezberdinetan erantzun kontraziklikoen lekuko izan gara krisi honen sintoma batzuei aurre egiteko, baita finantza-fluxu globalak harrapatzen saiatzeko ere, bai Europa mailan Next Generation funtsekin, bai AEBetan IRArekin. Honen aurrean, gobernantza-maila desberdinetan erantzun kontraziklikoak izan ditugu krisi honen sintoma batzuei aurre egiteko, bai eta finantza-fluxu globalak atzemateko ere, bai Europa mailan Next Generation funtsekin, bai AEBtan IRArekin. Era berean, metaketa kapitalistaren zikloa berrabiarazteko ezintasunak, lurraldearen gaineko erauzketa-proiektuek forma oldarkorragoak eta suntsitzaileagoak hartuko dituztela aurreikusten da.

Ezin da aparte utzi EBren politiken norabide gerrazalea, Ukraniako inbasioaren eta Europa hegoaldeko mugaren militarizazioaren ostean.Hala ere, ez dakiguna aldaketa beraren abiadura da eta are gutxiago Europar Batasunean. Izan ere, Europar Batasunak bere mugetatik kanpo kolonialismoaren bitartez eta mugetatik barne egunero hazten ari den lan- eta bizi-prekarietateari kontrajartzen zaion sasibake egoeraren bitartez atzeratzen ditu bere ondorioak. Noiz arte oinarrituko da gobernua adostasunean? Zenbat daude prest ordaintzeko bake sozialaren ordez Noiz itzuliko da herstura?

Litekeena da estraktibismoa Hegoaldean gure Iparraldean baino askoz gehiago areagotzea; hala ere, hemen ere baditugu sakrifizio turistikoko, agronegozioko, meatzaritzako eta energiako eremu propioak. Beharrezkoa da lurralde bakoitzean kapitalak hartzen duen garapen moduei arreta jartzea, krisiak Estatuko eremu ezberdinetan har ditzakeen formak identifikatzeko.

Hori dela eta, gai hau pentsatu nahi dugu eta kontuan eduki eskualde, hiri, auzo eta gizarte-talde desberdinetan EBk modulatzen duen eta krisi egoeran dagoen kapitalismoaren eragin sozial atzeratuak, bere abiadura desberdinak. Adibide gisa har ditzazkegu aditzera eman diren mobilizazio lausoak, hala nola txaleko horiak Frantzian edo azken aldiko nekazal mobilizazioak. Epe ertainera gatazka-Beharrezkoa dugu epe ertainean emango diren gatazka-eremu nagusiak zeintzuk izango diren eta hauetan borrokatzeko eratu nahi ditugun dispositibo eta aliantzetan sakontzea. zentralak zeintzuk izango diren eta horietan borrokatzeko zein gailu eta aliantza ezarri nahi ditugun aztertu behar dugu.

Aliantza posibleak, eraiki beharreko bloke kontrahegemonikoak, klase ertaineko gizartearen arrakalak… oso lausoak dira oraindik. Kapitalismo errentista indartzen ari dela ikusten dugu, baina hala ere europar gobernuek oraindik babesten dute diruz lagundutako jabetzarako sarbidea, enplegu publikoa edota hobi proiektistak… eta oinarri sozialdemokratetan edo eskuin muturrekoetan egiten jarraituko dute, biek eusten baitiote neokolonialismoaren eta atzerritartasun apartheid-aren kontsumo-arau itsuari.

Onartu behar al dugu, krisialdian sakondu arte, merkatuaren arauen arabera bizi(rau)t(z)eko behar dena lortzen ez duen jendea gutxiengoa dela, heren bat agian? Nola zabal Nola zabaldu ondo bizitzea zer den eta hori egiteko dugun eskubideari buruzko iruditeria? Krisialditik abiatuta, posible al da gatazka-elementu batzuk identifikatzea, baztertuen eta klase ertaineko desklasatuen arteko aliantzak eraikitzeko? Edo hobe arreta jarri hemen eta orain duintasunez bizi ezin den gutxiengo (handi) honen indartzean? Zein arrakala sozial hasi dira nabarmen irekitzen eta zein ari zaizkigu ihes egiten, zein bihurtuko dira faila? Zein pitzadura sozial irekitzen hasi dira modu nabarian eta zeintzuk ihes egiten digute, zeintzuk bihurtuko dira? Zein mugimendu errealek deuzesta eta gaindi dezakete indarrean dugun gauzen egoera?

Zer krisi, zer gatazka-eremutan, norekin, zein garaitan? Krisiari buruzko ideiak eta intuizioak partekatu behar ditugu, eta denbora errealean eguneratu, etorriko den krisiaren formak marrazteko aukera emango digun mapa bat (behin-behinekoa bada ere) izan nahi badugu.

Eztabaida eta lantegi zehatzak

Ostirala 10:30-12:30

Mahai-ingurua eta 0. errenkada

Ostirala 12:30-14:30.

Talde txikiko eztabaida tailerra