AUTOANTOLAKUNTZA BLOKEA ETA PROPOSAMENAK
Krisi kapitalistaren inguruak lauso ageri zaizkigu, eta dauzkagun antolaketa moduak ez zaizkigu aski iruditzen gaur egun. Ez da kasualitatea “noraeza” edozein eztabaida politikotan maiz agertzen den hitza izatea. Egia esan, koiuntura aztertzeko eta diagnostikatzeko lanetan ahalegin handiagoa egin behar dugu. Era berean, argi dago komeni zaigula gure borrokaguneetan funtzionatzen ez duena agerian uztea. Nagusi den noraeza gainditzeko, gainera, jasaten ditugun desjabetze mota desberdinen aurrean lurra berreskuratzeko gai diren gizarte-lankidetzarako modu berriak probatzeko antolaketa-praktikak beharko ditugu.
Antolaketa-proposamenen esparru hori aztertzeko, Communiako hirugarren eztabaida-multzoa prestatu dugu. Hasteko, azken urteotako bi apustu nagusiri buruz galdetuko diogu geure buruari: zentro sozialak eta sindikalismo soziala. Lanerako hipotesi gisa balio digute oraindik? Ala agortuta daude? Zer gailu gara ditzakegu apustu horiek eguneratzen baditugu? Edo hobe al da beste leku batetik hastea? Esperientziak federatzeko beharretik ere abiatuko gara. Zer forma izan dezake gaur egun intersindikal batek edo estatu mailako amankomuneko erakunde-sare batek?
Multzo honen helburua da, beraz, gure bizitzak eta borrokak sostengatzeko gaitasun kolektibo bat eraikitzeko ikusten ditugun aukerak eztabaidatzen hastea, besteak beste, lanaren, mugen eta poliziaren menderatzeari eta xantaiei “ez” esateko ahalmena.
Eztabaida eta lantegi zehatzak
Larunbata 27, 10:30-11:30
MAHAI INGURUA. BATAantolakuntza, sindikalismo soziala, herri egiturak eta erakunde propioak.
Larunbata 27, 11:30-14:30
Eztabaida tailerra talde txikietan. Nola biderkatu, indartu, federatu kontraboterearen praktikak?