lan-eremuak
Gaur egun lau dira gori-gorian dauden lan eremuak: auto-formakuntza, Ikerketa, argitalpenak eta Europako lan eremua.
Komunen Fundazioaren lerro estrategiko nagusiak
Hurrengo bi hamarkadetako parte-hartze politikoaren testuinguruan, gure lana zentzu askatzailea izango duen eraldaketa sozialean oinarrituko dugu, eta horretarako, oinarrizkoak iruditzen zaizkigun ardatz batzuen inguruan arituko gara. Alde batetik, mundu mailako finantza-krisia eta bere eragina Europan, krisi honek estatuan zein metropolietan izan duen lurreratzea, eta honen harira sortu diren esplotazio prozesuak, beti ere feminismo heterodoxoaren zein pentsamendu dekolonialaren ikuspuntutik. Aldi berean, errealitate kultural berrien zein erreminta teknopolitikoen zentraltasuna aztertuko dugu, eraldaketaren bidean baliabide hauek erabili ahal izateko asmoarekin.
Deskribatu dugun abaguneari esker, gune berezi bat eskaini ahalko diegu instituzionalitate berri bat sortzearen aldeko ekimen guztiei. Eta ez soilik herri-mailan, estatu zein Europar eremuetan ere.